Ondarearen didaktikaren inguruko esperientziak

2015/03/09 Tailerrak
Igartubeiti Baserri Museoan Bitartean-eko kideek ondarearen didaktikaren inguruko bi esperientzia burutu dituzte tailerren bidez. Gazteek beraien bideoak sortu dituzte Igartubeitiko, bere inguruneko irudiekin baita beraientzat garrantzitsua den objektu baten irudiarekin. Bestalde, familiek beraiek sortutako kaxa ilustratuan beraien ondareko elementuak sartu dituzte.

Igartubeiti Baserri Museoak Ikus Berriz Bizi egitasmoaren barne, bi tailer antolatu ditu, Vídeo Xpres Urretxu-Zumarragako Garaialde Lizeoko 3. DBHko 15 urtetako gazteei zuzendutakoa otsailak 20an eta familentzako Gure kaxa ilustratua, otsailak 21ean. Bi tailer hauek Bitartean. Arte eta Hezkuntzako Jyotimak eta Nereak eskaini dituzte. 

Gazteek beraien mugikorrekin Igartubeiti baserriko eta inguruneko irudiak hartu dituzte. Ondoren, zenbait laburmetrai ikusi dituzte ideiak hartzeko. Bakoitzak berarentzat garrantzitsua den objektu bat ekarri dute bideoan erabiltzeko. Azkenik, ordenagailuetan movie-maker programarekin bideoak editatu dituzte. 

Ondarea 01

 

Argazki gehiago

Familiek berriz, larunbat arratsaldean, kaxa ilustratu bat sortu dute barruan familiako ondarea sartzeko. Kasu batzuetan ondarea objektuak izan dira, baita marrazkiak edo elementu ezberdinekin sortutakoak. Amaitzeko, familia bakoitzak bere kaxan gorde duena azaldu du mokadutxoa janez. Famili bakoitzak bere kaxa ilustratua eraman du etxera. 

Ondarea 02