Oihane Vicente eta Oier Fernández sortzaileei elkarrizketa

2024/08/20
"Igartubizia" eduki digitalen egitasmoaren barne. Bi sortzaileak, dantza, natura eta sormena uztartzen dituzte eskaintzen dituzten familientzako tailerretan

Oihane Vicente eta Oier Fernández sortzaileak elkarrizketatu ditugu "Igartubizia" egitasmoaren baitan. 

Igartubizia topagune bat da, baserrira afektibitatetik eta memoriatik hurbiltzen gaituena, Igartubeitirekin harremanen bat izan duten pertsonekin izandako elkarrizketen bidez.

Bi sortzaile hauek natura, dantza eta sormena uztartzen dituzten familientzako tailerrak eskaintzen dituzte Igartubeiti Baserri Museoan.