Nola ikusten gaituzte? Entzun dezagun merkatu turistikoa

2013/11/13 Jardunaldia
VIII. Turismo Jardunaldietan parte hartu du Igartubeitik urriak 30ean Elgoibarko musika eskolan.

Igartubeiti Baserri Museoak Nola ikusten gaituzte? Entzun dezagun merkatua Debabarrenak antolatutako VIII. Turismo Jardunaldietan parte hartu du urriak 30ean Elgoibarko Musika Eskolan. 

Bertan bildutako informazioa eta eduki interesgarriena partekatu nahi dugu post honetan. 

Ignacio A. Rodríguez del Bosque, Kantabriako Unibertsitateko Merkaturatze eta merkatu-ikerketa katedradunak helmuga turistiko baten irudiaren sorreraz eta bere hautaketaz hitzegin du. Bere aurkezpenetik ondorengo esaldiak azpimarratuko nituzke: 

  • Bidaiaria gero eta exijenteagoa da. 
  • Turistak ez ditu helbiderik bilatzen esperientziak baizik.
  • Lehen inpresioa da garrantzitsuena. 
  • Emozio turismoa aukera bat da. 
  • Eskaintza osagarria: helmuga turistikoaren barne era askotako ikuskizun eta produktu turistikoak bildu. 

Hausnartzeko aukera eskaintzen digu, baliabide turistikoak prest gaude egoera berri honen aurrean?. 

Ignacio A. Rodríguez del Bosque-ren aurkezpena pdf-n ikusgai. (gazteleraz)

Jarraian, Andrés Fernández Rubio, El País-eko El Viajero ataleko buruaren txanda izan da. Hedabideek eta komunikabideek Euskadi-Basque Country bezalako helmuga turistiko baterako duten eraginaz aritu da. Egunkariko gehigarri honek 15 urte bete ditu, bere ibilbidean izan dituen motibazioak eta helburuak aurkeztu ditu, zenbait artikuluen ilustrazioen laguntzarekin. Euskal Herriari buruz idatzitako artikuluak erakutsi ditu, bertan ginen zenbait gipuzkoarren ustez Bilbo eta Bizkaiari erreferentzia asko eginez eta Gipuzkoa, batez ere barnealdea aipatu gabe utziz. 

Ondoren, bere zenbait lankideei eta ezagunei Euskal Herriko turismoari buruz duten iritzia eskatu ondoren, hauek erantzundakoa aurkeztu du. Andrés Fernández Rubio,  El Viajeroko Saileko arduradunaren iritzietatik ondorengoak iruditu zaizkit garrantzitsuenak: 

  • Euskal Herriak artean, kulturan, zientzian eta industrian abanguardia sustatu behar du tradizioaren sustraietatik baina inoiz ere bidea alderantziz eginez. 
  • Euskal Herriak sukaldaritza nazioartekoa bihurtu behar du bertako sukaldariak baitira egunero promozio hori egiten dutenak. Sukaldari hauek munduko zerrendetan onenak bezala onartuak daude. 
  • Nire ustez Euskal Herria da gaur egun Espainiako tokirik interesgarriena turismo estilo berri hau esperimentatzeko .  Turismo mota guztietatik hau da etorkizuna daukan bakarra. 

Guillermo Esaínek, El Viajero-ko kolaboratzaileak, Las 20 Mejores Rutas por el País Vasco argitalpenaren egileak Igartubeiti Baserri Museoa ezagutzen du, bertan izan zen 2011ko martxoan beste post batean idatzi genuen bezala.  Bere ustez: 

  • Kosta da Euskadiko baliabide turistikorik nagusiena. 
  • Askoz interesgarriagoa da pentsatzea barnealdea dinamizatzea. Durango eta Bergara dira kostatik gertuago dauden beste helmuga ia ezezagunak. 
  • Bidaiariarentzat arazorik nagusiena bizitza maila altua da. Adibidez, aparteko gastronomiaren prezioak.

Carlos Pascual, bidai kazetaria eta El Viajeroko kolaboratzailea: 

  • Nire iritziz, turismo promozioko euskal politikak hiru hiriburuen alde dena eman dute. Baina ahaztuena "backland"-a izan da, barnealdea. 
  • Eskualdeak guztiz ezezagunak dira. Premiazko lan bat izango litzateke erabilgarria den eta saldu daitekeen profil batez hornitzea. 
  • Euskal mitologiak joko handia eman dezake batez ere paisaiarekin batu ezkero.
 
Anna Borràsen, bidai kazetariaren,  El Viajeroko kolaboratzailearen eta National Geographic bidai aldizkariko zuzendari ohiaren ustez: 
  • Irakurleek Euskaditaz duten pertzepzioa da herrialde atsegina eta erosoa dela non gastronomia oso gozoa eta oparoa den. 
  • Bere alderdi urbanoena, kulturalena eta kosmopolitena landa eremuarekin nola modu orekatuan nahasten den ere asko baloratzen dute. Landa eremu hau oraindik oso bizia eta ohikoa da. 
  • Ezjakintasunagatik, barnealdea atzean geratzen da. 
 

Mariano López, Z taldeko Viajar aldizkariko zuzendaria kritikoagoa izan da: 

  • Orokorrean pertzepzioa da oso erkidego itxiegia dela. 
  • Turismoari dagokionez oso erakargarria da baina erkidegoak askoz ere gehiago egin behar du ezagutzera emateko, bere ospea hedatzeko, turistitkoki erakargarri bihurtzeko. 
  • Beste erkidego batzu aktiboagoak dira beraien baliabideen ahalmen turistikoa komunikatzeko. 

Iritzi guztiak kontsultatzeko (gazteleraz) pdf-n. 

Andrés Fernández Rubioren aurkezpena pdf-n gazteleraz. 

Bazkaltzera joan aurretik Leire Gonzalezek, Tripadvisor-eko DMO Sales Manager ES & PT hitzegin du. Tripadvisorrek bidaia aukeratzerakoan duen eragina azalduz. 

  • 90 herrialde ezberdinetako bidaiarien 125 miloi iritziekin,  TripAdvisor munduko bidai gizarte sare handiena da. 
  • Bidaiaren % 52-a ez du erreserbarik egiten iruzkin baikorrik ez dagoen hotelean. 
  • Ez da izan behar iruzkin negatiboen beldur. 

Leire Gonzalezek egindako aurkezpena pdf-n gazteleraz. 

Ondoren, Belaustegi jatetxean primeran jan dugu, oso gomendagarria. 

Bazkal ondoren, Palmako Turismo Patronatuko Juan Antonio Llantadak beraien esperientzia azaldu du: 

  • Storytelling:pertzepzioak dira ezagutzaren oinarria. 
  • Bidaia bidaia izaten jarraitzen du. 
  • Kontakizuna inspirazioa izaten jarraitzen du. 
  • Bizipenak emozioak eragiten ditu eta emozioak esperientziak. 
  • Lehenik arreta eta gailentasuna. 
  • Balioa sortzen arreta jarri eta ez pentsatzen nola lortu. 
  • Umorea eta arreta oinarrizkoak dira abegitasunean arrakasta izateko. 
  • Egiten dugunarengan ipintzen dugun maitasuna eta pasioa profesionalak izatea egiten gaituzte. 
  • Gizarte izakiak gara, erraz egin iezadazu eta zure markaren marketina egingo dizut. 
  • 125 milla turistek bisitatzen dute  La Palma irla. 
  • Batezbesteko egonaldia 9’85 egunetakoa da. Batezbesteko 1.131 euro gastatzen dituzte, 115 euro egunero. 
  • 142 milloietako diru sarrerak turismoan. 

Juan Antonio Llantadaren aurkezpena ikusi Dropbox-en gazteleraz. 

Zorionak antolatzaileei eta horrela jarraitu, oso jardunaldi interesgarriak izan dira aurtengoan ere bai, arlo askoren inguruan hausnartzeko. 

 

Debabarrenako turismo jardunaldiak