Noizkoa ote Igartubeiti baserria?

2021/02/09
XVI. mendekoa, 1530. urte ingurukoa dela uste izan da, baina egurra datatzeko orduan egindako aurrerapen zientifikoek agerian utzi dute baserriak XV. mendearen erdialdean eraikitzen hasi zirela, orain arte uste baino berrogeita hamar urte lehenago

Ibon Telleriak, arkitektoak eta Donostiako Arkitektura Eskolako irakasleak eta Josué Susperregi, Arkeolan Fundazioko dendrokronologoak Igartubeitiko habeen adina aztertzen ari dira. Horretarako, baserria zaharberritu zuen arotzaren, Julian Elorzaren, informazioaz baliatzen ari dira, zehatz jakiteko zeintzuk diren Igartubeitiko bernia, habe, zutabe, ohol  eta gapirio originalak.

Julian.eta Ibon

 

 

 

 

 

 

 

 

Julian arotza eta Ibon Telleria zutabeari begira

Orain arte Igartubeiti baserria 1530.urte inguruan eraiki zela uste izan dugu, XVI. mendean. Baina lehen aipatutako bi adituen ikerketek baserriak 50 urte lehenago eraiki zirela agerian utzi dute, XV. mendearen erdialdean. 

Ea Igartubeiti baserriko egurraren eraztunen azterketak zer uzten duen agerian.....

Igartubeitiko egur lagina

 

 

 

 

 

 

 

Egur lagina Joshueren eskuan

Noizkoa ote Igartubeiti baserria?

Igartubeitiko habeak