Nazioarteko liburuaren eguna
IGARTUBEITI gipuzkoako baserri bat
Baserriko esku hartze eta zaharberritze prozesuan parte hartu zuten historialari, arkeologo eta zenbait teknikariek idatzitako liburua da.
Bertan baserria berreraikitzeko egindako ikerlana eta pausoak agertzen dira. Honetaz gain bertako bizimodua eta baserri bertan agertzen diren piezen inbentarioa ere ikus daiteke.
Liburu oso aberatsa bai informazio eta irudien aldetik.
Gaur egun ere pdf formatuan: IGARTUBEITI gipuzkoako baserri bat
Las visiones de Ezkioga eta berargitaratutako El reino de Cristo en la segunda republica William Christianen idatzitako liburuak dira.
“ El 29 de junio de 1931, dos niños del Pais Vasco español dijeron haber visot a la Virgen Maria. Está visión inicial condujo a muchas otras más.” Hasiera honekin Ezkion emandako gertakarien xehetasun guztiak aipatzen ditu. Gainera, iragarle edo profetak (videntes o visionario), hau zabaltzeko parte hartu zuten sustatzaile eta nola ez sinisdunen ikuspuntu desberdinetatik agertzen dira, oso liburu garatu eta aberasgarria bihurtzen duelarik.
Mirarien inguruan bizitako fenomeno sozial eta politikoen islada bikaina da.
Euskal herriko sagardoa galderak eta erantzunak
Pdf formatuan: Euskal herriko sagardoa galderak eta erantzunak
Bertan Jakoba Errekondo eta Iñigo García Eulatek, Sagardoaren inguruan egon daitezkeen hainbat kezka erantzuten saiatzen dira. 83 galdera bidez Euskal Herriko sagardoaren ezaugarri garrantzitsuak erantzuten dituzte.
Miel Jose Astarbe eta Urkiri Salaberriak sagardoarekin lotura duten hiztegia sortu zuten. Irudiekin osatutako 400 hitz baina gehiago agertzen dira bertan, honek liburu ulerterraza eta atsegi egiten duelarik irakurketa
Pdf formatuan: Sagardoaren Hiztegia
La sidra Sagardoa
Antxon Aguirre Sorondok idatzitako liburua. Historian zehar sagarrak eta sagardoak eduki duen garrantzia aipatzen du.Honekin batera agardotegiek eduki duten bilakaere nabarmentzen du. Eta bitxikeri bezela amaieran zenbait errezeta intaresgarrien proposamenak agertzen dira.