Nazioarteko liburuaren eguna

2015/04/23 Argitalpenak
Apirilak 23, liburuaren nazioarteko eguna izanik Igartubeiti baserria eta bere ingurunearekin zerikusia duten zenbait liburu aipatu nahi dizkizuegu

IGARTUBEITI gipuzkoako baserri bat

Baserriko esku hartze eta zaharberritze prozesuan parte hartu zuten historialari, arkeologo eta zenbait teknikariek idatzitako liburua da. 
Bertan baserria berreraikitzeko egindako ikerlana eta pausoak agertzen dira. Honetaz gain bertako bizimodua eta baserri bertan agertzen diren piezen inbentarioa ere ikus daiteke.
Liburu oso aberatsa bai informazio eta irudien aldetik.
Gaur egun ere pdf formatuan: IGARTUBEITI gipuzkoako baserri bat

Igartubeiti liburua

 
LAS VISIONES DE EZKIOGA, LA SEGUNDA República y el Reino de Cristo   eta  
EL REINO DE CRISTO EN LA SEGUNDA REPÚBICA, Una historia silenciada

Las visiones de Ezkioga eta berargitaratutako El reino de Cristo en la segunda republica William Christianen idatzitako liburuak dira. 
“ El 29 de junio de 1931, dos niños del Pais Vasco español dijeron haber visot a la Virgen Maria. Está visión inicial condujo a muchas otras más.” Hasiera honekin Ezkion emandako gertakarien xehetasun guztiak aipatzen ditu.  Gainera, iragarle edo profetak (videntes o  visionario), hau zabaltzeko parte hartu zuten sustatzaile eta nola ez sinisdunen ikuspuntu desberdinetatik agertzen dira, oso liburu garatu eta aberasgarria bihurtzen duelarik.
Mirarien inguruan bizitako fenomeno sozial eta politikoen islada bikaina da.

Visiones de Ezkioga
 
 
Sagardoaren inguruko hiru liburu:

Euskal herriko sagardoa galderak eta erantzunak
Pdf formatuan: Euskal herriko sagardoa galderak eta erantzunak

Bertan Jakoba Errekondo eta Iñigo García Eulatek, Sagardoaren inguruan egon daitezkeen hainbat kezka erantzuten saiatzen dira. 83 galdera bidez Euskal Herriko sagardoaren ezaugarri garrantzitsuak erantzuten dituzte.

 Euskal Herriko sagardoa

Sagardoaren Hiztegia

Miel Jose Astarbe eta Urkiri Salaberriak sagardoarekin lotura duten hiztegia sortu zuten. Irudiekin osatutako 400 hitz baina gehiago agertzen dira bertan, honek liburu ulerterraza eta atsegi egiten duelarik irakurketa

Pdf formatuan: Sagardoaren Hiztegia

Sagardoaren hiztegia


La sidra Sagardoa

Antxon Aguirre Sorondok idatzitako liburua. Historian zehar sagarrak eta sagardoak eduki duen garrantzia aipatzen du.Honekin batera agardotegiek eduki duten bilakaere nabarmentzen du. Eta bitxikeri bezela amaieran  zenbait errezeta intaresgarrien proposamenak agertzen dira.

La sidra sagardoa
Nazioarteko liburuaren eguna

Igartubeiti liburua