Natura eta arkitektura, Igartubeiti Museoko Baserriko udako programako protagonistak
Igartubeiti Baserri Museoak baserriaren inguruneari eta arkitektura paregabeari buruzko udarako programa berezia eskaintzen du.
Alde batetik, Igartubeitik uda honetan bi bisita tematiko egiteko aukera eskaintzen du, bata etnobotanikari buruzkoa eta bestea baserriaren arkitektura eta zaharberritzeari buruzkoa.
- Landareen sekretuak bisitan Igartubeiti baserriaren inguruan barna ibiliz, jan daitezkeen hainbat landare aurkitu, haien propietateak, ezaugarriak ezagutu eta dastatu. Bisita 11:30ean izango da, ostiralero eta ordubeteko iraupena izango du. Edukiera 20 pertsonarentzat da. Jarduera guztia kanpoan egiten da.
- Igartubeiti baserriaren erraiak, bisita tematikoa da, eta baserriaren barnealdetik egingo den ibilbide baten bidez haren arkitektura eta zaharberritzea aztertuko dira. Ordutegia 11:30ean da, asteazkenero, 10 lagunentzako lekua dago eta ordubete irauten du.
Halaber, interesa duten bisitariek aukera izanen dute Baserriko zaporeak, bertako eta artisautzako produktuen dastaketaz, esperientziaz gozatzeko.
Bi bisita tematikoetan eta esperientzian parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono-zenbakietan.
Probak familian
Bestalde, familiek modu atsegin eta dibertigarrian ezagutuko dituzte baserriko ohiturak, eta proba entretenigarriak egingo dituzte museoaren barruan eta kanpoan. Interesdunek familiaren liburuxka jaso ahal izango dute museoko harreran, eta jarduera “bere kasa” egin.
Bisitak
Museoa bisitatzeko bi aukera daude, norbera bere kabuz, QRak eskaneatuz edo bisita komentatua eginez. XVI. mendeko dolare-baserriaren bitartez, sagardoren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetu zaitez. Bisita komentatuak ordutegi finkoetan izaten dira:
- 11:00 euskeraz
- 12:30 gazteleraz
- 17:00 eus/gazt
Bisita bateratua Zumalakarregi Museoarekin
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoarekin batera, Iraganera bidaia izeneko ibilbide bateratua eskaintzen du Igartubeitik, 2 museoetara bisita gidatuarekin eta dastaketarekin (Idiazabal gazta, Goierriko sagardoa edo zukua). Ezagutu XVI-XVII. mendeetako nekazal bizitza eta aldaketa sozial, ekonomiko, kultural eta politiko garrantzitsuak XIX. mendean bidaia dinamiko baten bidez egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko.
Igartubeiti Baserri Museoari buruz
Igartubeitin murgiltzean, arkitektura paregabea erakusten duen zaharberritutako baserri bat aurkitzen du bisitariak. Gune oso berezia da, gozamenerako unibertsoa, emozionatzeko pentsatutako lekua. XVI. mendeko habe-dolarea dago bertan, duela 500 urte bezala sagardoa egiteko gai den Euskadiko dolare bakarra.