"Natur turismoa, berrikuntza eta iraunkortasuna" IV. Jardunaldietako aukeratutako Tuitak
Bizibizikik antolatutako "Natur turismoa, berrikuntza eta iraunkortasuna" IV. Jardunaldian parte hartu dugu apirilak 21ean, Tolosako Topic-en.
Ondoren, bertan parte hartutako zenbait pertsonek komentatutako tuitak aukeratu ditugu:
Peter Varley habla sobre miopía urbana en #aktibatu2016 by @Bizibiziki pic.twitter.com/clu8Q6yGu3
— Maleski (@Maleski) 21 de abril de 2016
Peter Varley eskoziarrak Slow Adventure ideia azaldu du, isiltasunaren, naturaren, denboraren eta hausnarketaren balioa onartu beharra dugula aipatuz, gure sekretuak, oroimenak, istorioak partekatzearen garrantzia azpimarratuz, gure harrotasun zentzua sare sozialetan islatu behar dugula eta turismoa egiten dugunean bertako jendearekin elkarrekin eragiteko.
#aktibatu2016 proyecto ecoturístico Tenerife. 100%VIDA Juan Carlos Alvarez pic.twitter.com/to0umVSOrt
— TheMovieVirtual (@TheMovieVirtual) 21 de abril de 2016
Juan Carlos Alvarez, Turismo Tenerife-ko Produktu sorrera eta dinamizazio departamenduko koordinatzailea, Tenerifeko ekoturismoaz eta bertako nortasunaz eta kulturaz aritu da hizketan.
Diego J. Gonzalez "Accesibilidad #turismonaturaleza" "turismo accesible no es un producto turístico" #aktibatu2016 pic.twitter.com/C2FeeJCDfY
— WalkonNATURE (@OnNatureStudio) 21 de abril de 2016
Irisgarritasunaz hizegin du Diego J. González-ek, Red Estable-ko zuzendariak, turismoari dagokionez lan asko egiteko dagoela azalduz, guztiok daukagulako autonomoak izateko eta segurtasunez gozatzeko eskubidea. Bere iritziz, eskaera dagoen arren, ez dago eskaintzarik. Bestalde, Carlota Cazallak Travel for All, Bizkaian irisgarriak diren produktu turistikoen gida eta ibilbide turistiko irisgarriak aurkeztu ditu.
ejemplo @BasqueCountryCy "cooperación e innovación en nuevos productos #turismo" #aktibatu2016 pic.twitter.com/TKZpYGJBzr
— Travesía Pirenaica (@SendaPirenaica) 21 de abril de 2016
Goizeko jardunaldiarekin amaitzeko, Basque Country Cycling egitasmoa ezagutzeko aukera izan dugu, Kili bizikleta dendaren eta Orbearen arteko elkarlana. Euskal Herrian dugun paisaiaz eta hamaiketakoaz bizikletan gozatzeko aukera eskainiz.
Arratsaldeko saioa indartsu hasteko Lurlan-eko produktuez osatutako lunch-a, bertako eta kalitatezko produktuekin, primerako aurkezpenarekin.
Arratsaldean, zenbait mikroproiektu ezagutu ditugu: Posada Molino del Canto, Basque By Bike, themovie eta Pantori.
Zorionak antolatzaileei, Bizibizikoei eta hizlari guztiei beraien jakinduria eta egitasmoak partekatzeagatik.
Hauxe izan da aurtengo Aktibatu jardunaldien laburpena.
AKTIBATU 2016 - EUS from Bizibiziki on Vimeo.