Nathalia Heim-en Lurraldeak [Territorias] erakusketa, Igartubeitiko PATRIM+ egonaldi artistikoaren emaitza, Urola Garaiko Emakumeen Etxean
Urola Garaiko Emakumeen Etxeak, Nathalia Heim artistaren Lurraldeak [Territorias] erakusketa hartuko du, astelehenetik, urtarrilaren 27tik martxoak 31era. Erakusketa hau Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan uztailean antolatutako Patrim+ mugaz gaindiko egonaldi artistikoaren ondorioa da. 30 egunez, Urola Garaiko eta Goierriko 18 emakumeri elkarrizketak eta argazkiak egin zizkien Natheim (Nathalia Heim) artistak.
PATRIM+ egitasmoaren balioekin lotuta dauden gaiak, hau da, lurraldearekiko eta generoaren ikuspegiarekiko loturaren elementu komunetik abiatuz, artistak modu sinbolikoan berrinterpretazio anitzak ahalbideratzen dituzten pertsona bakoitzaren historiaren berezitasuna azpimarratu zuen, Patrim+ egitasmoan pirineoetako emakumeen kartografia berriaren parte izatera helduz. Nathalia Heimek, emakume bakoitzak bere historiarekiko eta ingurunearekiko ezartzen dituen emozio eta loturen argazki erretratuen forman, itzulpen poetikoa burutu zuen.
Erakusketaren protagonistekin topaketa
Otsailak 14an, 19:00etatik aurrera, erakusketaren aurkezpen topaketa izango da Urretxun dagoen Urola Garaiko Emakumeen Etxean. Bertan, argazki instalazioaren protagonistak parte hartuko dute, egitasmo honetan bizi izandako esperientziak eta sentipenak adieraziz.
MUGAZ GAINDIKO PATRIM+ EGONALDI ARTISTIKOA
Nathalia Heim-ek burututako prozesu artistikoak PATRIM+ egitasmoaren egonaldi programa esperimentalaren parte da, Pirineoetako bi aldeetako hiru interpretazio zentro eta museoetan, Le Château de Seix–Centre d’Interprétation du Patrimoine du Couserans (Ariège, Frantzia), Espacio Pirineos–Centro de Creación y Cultura del Pirineo Grausen (Hueska) eta Ezkioko Igartubeiti Museoan, uda honetan, aldi berean izan dena.
HELBURUAK:
- PATRIM+ artisten egonaldiak kontaktuan jartzea eta publiko berriekin elkartzea du helburu. Egitasmoa publiko gazteari eta kultur zein eskaintza artistikotik kanpo dagoen publikoari zuzendua dago.
- Egitasmo guztiak izan dute site specific izaera eta bere ingurunearekin eta komunitatearekin solasaldia proposatzen dute.
- Ondarea inspirazio-iturri izateko sustatu, narrazio eta kontaketa berriak hauspotuz, ondareeta arte-arloaren arteko bidegurutzean oinarrituz.
- Lurraldeko kultura- eta arte-garapenean lagundu, landa-eremuan arte garaikidea bultzatuz.
- Herritarren sen kritikoa bultzatu.
- Tokiko artista-ehundura hauspotu.
- Askotariko lurralde parte-hartzaileetako artisten mugikortasuna bultzatu.
- Sorkuntza, zabalkunde eta praktika artistikoaren arteko elkartrukeak sortu.
PATRIM+ EUROPAR PROGRAMA
Igartubeiti baserri museoa, Frantziako eta Espainiako 10 bazkideekin batera, PATRIM+ egitasmoa sustatzen du, museo, ekomuseo eta ondarearen interpretazio zentroen mugaz gaindiko sarea, mugaz bi aldeetara Pirinioetako natura- eta kultura-ondarea nabarmentzea helburu duena, garapen jasangarriko ikuspegi bateratuak baliatuz. PEgun, Patrim sarean Ariège-ko, Haute-Garonne-ko, Hautes-Pyrénées-eko, Euskadiko, Aragoiko eta Kataluinako bazkideak parte hartzen dute.
PATRIM +Interreg Poctefa europar funtsei esker lagundutakoa da. POCTEFA 2014-2020 INTERREG Espainia-Frantzia-Andorra Programaren akronimoa da.
Hiru lurralde hauen arteko garapen jasangarria sustatzeko asmoz sortutako lurralde lankidetzarako europar programa da.
Informazio gehiago: http://www.igartubeitibaserria.eus/eu/jarduerak/egitasmoak/patrim