Nabarrherri egitasmoa Urretxun
Kultur ekitaldiak joan ekitaldiak etorri, bisitariek, artisau ekoizpenen eskeintza oparoa ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dute. Aukeren artean, Iparraldeko “Idoki” elkartearen dendak eta “Nafartarrak” tabernak, aipamen berezia behar dute.
Urretxuko Udalaren babesaz gain, Lizarriturri Txistulari Taldea, Iratzarri Dultzaineroak, Secundino Esnaola Musika Eskolako Trikitrilariak eta Zuhaitzaren Soinua Txalaparta eta Mendiaraz Anaiak Txalaparta Taldeen partaidetza eskertu beharra dago.
Kolore, zapore eta usain anitzeko azoka honen nortasun ludikotik at, Euskal Herriko Historia eta Kultura islatuko duen ondoko kalitatezko jarduera egitaraua garatuko da:
-
Azaroak 25, ostirala
18:00 Kulturen arteko azokaren irekiera
Herri musika soinuekin girotuta (Lizarriturri txistulari taldea, Irratzarri dultzaineroak)
18:15 Erakusketa iraunkorra: 1512, Nafarroaren konkista
18:30 Hitzaldia: Iruñea – Veleia, gezurra ala egia?
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
20:00 Kantaldia: Joseba Irazoki (Bera, Nafarroa Garaia)
-
Azaroak 26, larunbata
11:00 Kulturen arteko azokaren irekiera
Herri musika soinuekin girotuta (Secundino Esnaola Musika Eskolako trikitilari taldea)
12:00 Hitzaldia: 1512, Nafarroaren konkista
Aurkezlea: Beñi Agirre (Nabarralde)
13:00 Kantaldia: Petti (Bera, Nafarroa Garaia)
17:00 Haur-antzerkia: Arrain herriaren memoria galdua
Antzezlea: Ixabel Agirresarobe
18:30 Ikuskizun koreografikoa: Kantu eta dantza tradizionalak
Amaren alabak (Urdiñarbe, Xiberoa)
19:30 Diaporama: Udaberriko liliak (Argazki bilduma)
Aurkezlea: Iñaki “Ttola”
-
Azaroak 27, igandea
11:00 Kulturen arteko azokaren irekiera
Herri musika soinuekin girotuta (Mendiaraz txalapartariak)
12:00 Hitzaldia: Orreagako batailak
Hizlariak: Angel Rekalde • Beñi Agirre (Nabarralde)
13:00 Kantaldia: Jean Bordaxar Laukotea (Maule-Lextarre, Xiberoa)
17:00 Kale-antzerkia: Sebastopoleko Titiriteroak (Hernani)
18:00 Hitzaldi musikatua: Herri musikaren soinu tresnak
Hizlaria: Juan Mª Beltran
Egitarauak erakusten duen moduan historia eta kultura biltzen dituen ekimen interesgarria benetan.