Musealiak proiektuko pieza berriak: Talo pala eta talo mantenua

2023/04/21
Iritsi dira Gordailutik Igartubeiti Baserri Museora Musealiak proiektuko pieza berriak, apiriletik uztailera arte ikusgai egongo direnak

Dagoeneko sartu gara artoa landatzeko hasten garaian, ziklo oso bati hasiera ematen zaion sasoiean. Honekin batera, maiatzaren 13an Errota Eguna ospatuko dugu. Horregatik, taloak sukaldatzeko erabiltzen ziren XIX. mendeko piezetako bi ekarri ditugu Gordailtuik Igartubeiti Baserri Museora: talo pala eta talo mantenua. 

Talo palak talo masa bertan eskuekin zapaldu eta honi forma emateko balio du. Talo mantenua, berriz, txapazko bastidore bat da, eginbidean dagoen taloa harrotu dadin sutondoan uzteko erabiltzen dena. Haien bidez erroten, artoaren eta honen inguruan eratutako ondareari buruz hausnartzea izango da gure helburua.

Bi piezak apirila eta uztaila artean egongo dira ikusgai, Igartubeiti Baserri Museoko sarreraren alboan. 

Informazio gehiago