MusealiaK, gaztainak erretzeko danbolina

2025/03/27
Martxotik irailera bitarte MusealiaK proiektuaren harira Igartubeitin erakusgai izango dugun pieza danbolina izango da. Garai batetako elikaduran eta gaztainak honetan izan zuen presentzian murgilduko gara

Xabi Oterok bildutako kolekzioaren piezatako bat dugu danbolina. Gastonborda (Erratzu, Nafarroa) jatorri duen danbolina da, metalez eginikoa. Lehen begiratuan ez zaio gauza berezirik somatzen danbolinari: oinarri lauak dituen gorputz zilindriko batez osatutako burdinazko objektua, zuloekin eta ate txiki batekin. Kirtena eta eskulekua ere baditu, su gainean laratzetik zintzilakatu eta euskarritik bueltak emanez gaztainak homogeneoki erre daitezen.

 

MusealiaK_Danbolina

 

 

 

 

 

 

 

Euskal Herriko negu hotzetan, baserrietan janariak urri zirenetan, gaztainei esker goseteak arintzea lortu zuten familia askok. Erreta edo egosita, gaztaina dietaren oinarreietako bat izan zen beste elikagai batzuekin batera, hala nola artatxikia, babak edo sagarrak.

Informazio gehiago.