Munduko Ondarearen Nazioarteko Egun arrakastatsua Igartubeitin

2014/11/17 Ondarea
Igartubeitin Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna ospatzeko asteburuan antolatutako jardueretan oso gustora ibili dira familiak, taldeak eta baserrira hurbildutako jendea.

Larunbat arratsaldean antolatutako Ginkana Ondarea 2.0-n parte hartutako 9 familiek Igartubeiti Baserri Museoko gune/ondare elementu ezberdinetan banatutako QR kode ezberdinak aurkitu eta eskaneatu ondoren, azkeneko mezua deszifratu zuten. Azaroak 19an  zozketa egin ondoren, Itsaso P. eta bere senideak suertatu dira  irabazle. Aikur erle museoara bisita eta Santa Barbara aterpetxean bazkaria eskuratu dituzte.  

 

Ikus argazki gehiago Flickren

Igande eguerdian, berriz, Yartu elkartearekin lankidetzan, Ezkioko XVI. mendeko San Migel elizara bisita gidatua izan zen. Igartubeiti baserriko garai berekoa, nabarmentzekoa da erretaula nagusia eta leiho gotikoak, besteak beste. 

Ezkioko elizako leiho gotikoa

Ikusi argazki gehiago. 

Bai larunbatean, zein igandean, bisita gidatuak ongi etorri mokadutxoarekin eskaini ditugu eta oso arrakastatsuak izan dira.