"Mundua 4 zaporetan margotuta" erakusketa

2023/07/06
Euskal kulturaren eta sukaldaritzaren jatorria eta berezitasuna 4 saltsarekin ezagutzeko aukera ezin hobea. Erakusketaz gain, bisita gidatuak eta dastaketa bereziak eskainiko dira

Igartubeiti Baserri Museoan Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketa izango da ikusgai urte amaiera arte. Erakusketa honek euskal kulturaren eta sukaldaritzaren jatorria eta berezitasuna 4 saltsarekin ezagutzeko aukera ezin hobea: beste zibilizazio batzuen ekarpenak,kondairak, uztartzeak, errezetak…euskal gastronomia bere historiaren bidez hobeto ulertzeko osagai guztiak.

Gure sukaldaritzako lau saltsa enblematiko horien historiaren bidez, hobeto ulertuko dugu euskal gastronomia. Kontinente guztietatik etorritako osagaiak dituzten lau elaborazio. Gure geografia kostaldetik barrualdeko mendietaraino zeharkatu dute, hirietan finkatuz, eta munduko toki guztietara iritsiz nabigatzaile, arrantzale, monje, etorkin, gastronomo, sukaldari, bidaiari eta turisten bitartez.

Erakusketa hau Igartubeitin jaio da, Euskadiko dolare-baserri bakarrean, baserrien berezko bizimoduari hurbiltzen gaituena. Igartubeiti gastronomiarekin oso lotuta dago, artatxikitik hasi eta XVII. mendean ameriketatik iritsitako artoa arte. Azken horrek baserriaren arkitektura eraldatu zuen, aletegi batez hornituz. Baina, zalantzarik gabe, edaria da protagonista, sagarrak prentsatzeko eta ondoren sagardoa egiteko erabiltzen zen dolare handia baitu ardatz. Sagardoa gure lurraldean gehien kontsumitu den edaria izan da, eta gaur egun ere euskal gastronomian funtsezko uztarketa da. Igartubeiti Baserri Museoa sagardoaren kultura ezagutzeko leku idilikoa da.

Erakusketak hainbat espazio berezitan zehar bidaiatuko du denboran zehar. Bisitariek euren mugikorra erabiliz egin ahal izango dute bisita autogidatua, eta gastronomia-liburutegiaz gozatzeko eta "euskal erara" erretratatzeko aukera izango dute, sukaldari, artzain edo arrantzale jantzita. Gainera, hainbat jarduera espezifiko diseinatu dira Gastromuseums sarearen eskutik, hala nola bisitaldiak dastaketekin eta familientzako tailerrak.

Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketa Euskadi Gastronomikak diseinatu du. Basquetour Turismoaren Euskadiko Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako sarea da Euskadi Gastronomika. Euskal gastronomiaren garrantzia eta belaunaldiz belaunaldi gaur egunera arte iritsi den ondarea zabaltzea du helburu, bere 4 saltsa enblematikoen bidez. Hamarkada hauetan, ezagutzen jakiteak Euskadi Gastronomikoaren Balieon Gutuna egituratu dute, eta presente daude sarea osatzen duten enpresen eta profesionalen DNAn.

Bisita moetak eta jarduerak

  • Bisita autogidatua:

Doan

  • Euskadi Gastronomika bisita:

Bisita autogidatua, gilda pintxoa, sagardo kopa
Helduak: 6 €
Bisita autogidatua, txokolatezko piruleta eta sagar zukua
14 urte arte: 3 €

  • Gastromuseums bisita: 

Euskadiko museo gastronomikoaren sareak eskainitako dastaketa berezia
Uztailak 30 eta abuztuak 20, 12:30etan.
12 €.

Beharrezkoa da izena ematea, online, 618 00 41 31; 943 72 29 78; 943 72 51 07

Informazio gehiago