Euskal marinelen oiartzunak

2011/06/10 Ekintzak
Badira bost egun Mor bihaneko “La Semaine du Golfe de Mor Bihan” amaitu zela, eta itzuli dira gure marinelak.

Morbihan

 

 

Bizkaiko, Gipuzkoako eta iparraldeko elkarteek osatu dete taldea, 16 urteko gazteetatik hasi eta 60tak urteko gazteetaraino, denak itsas giroan, gure arbasoen nabigazio teknika berdinak erabiliz eta haienganako errespetua, interesa eta jakiturian sakonduz, arkeologia experimentalaren bitartez. Eta tartean izan da Igartubeitiko arraunlaria eta sagardoa, historian zehar barnealdeko marinelek zein sagardoak egin izan zuten bidea berreginez.

7 egunetan zehar itsasontzietan igaro ditugu orduak, arraunean, ohialekin maniobrak egiten… eta lehorreratutakoan bretoien harrera beroak arraunean egindako baba eta nekeak ahazten lagundu izan digu. Garai bateko euskaldunak bezalaxe musika eta  kantuak ere gurekin eraman ditugu noranahi, bai itsasontzietan, eta bai lehorrean txistu, trikitixa, alboka, bertso eta dantzekin gozatu dugu.

Jendearen eta istituzioen balorazioak oso positiboak izan dira, alde batetik maila internazionalean euskaldunon presentzia azpimarragarria lortu delako, urteetako lanen emaitzak ikusten direlarik horrelako ekintzetan. Bestalde, etxera begira, itsas ondarearen babesaren hazia indarrez sustraituz doalako ere pozik agertu dira antolatzaileak, erakundeetatik, elkarteetatik eta jendearengandik jasotako laguntza eta inplikazioak bermatuko baitu gure kulturaren ondare galkor honek bizirautea.

 
 

Baina elkarte hauen lana ez da horrelako ekintzetara mugatzen, Albaolak Ondartxon, Paiasan, duten ontziola berrian, hainbat proiektu berri eta ilusionagarri ditu esku artean, nabigazio tradizionalerako eskola, ontzigintza eskola, eta orain arte eskeini dituzten bisita eta nabigazioak Pasaian, ikasleentzako proiektuak…

 

 Informazio gehiago topatuko dezute Albaola.org –n eta Jon Maiak idazten duen Itsasotik Begira blog-ean.