Mikroalgak biodiesela ekoizteko
2012/03/07
Ingurugiroa
Neiker-Tecnaliak, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak Energreen izeneko ikerketa egitasmoa zuzentzen ari da.
Orainarte gutxi ikertu diren mikroalgen bitartez, bioerregai errentagarriak ekoiztea da helburua, ingurugiroa errespetuz.
Neiker-Tecnaliak zuzentzen duen egitasmo interesgarri honek hiru helburu ditu: olio kantitateari dagokionez ekoizpena handitzea, errentagarriagoak izatea eta ingurugiroarekiko errespetua sustatzea. Mikroalgek berotze globala eragiten duten karbono dioxido kopuru handiak xurgatzen bait dituzte.