"Mendiak mugitu dituzten emakume piriniarrak" jardunaldia

2020/11/06
Datorren ostegunean, azaroak 12, Igartubeiti Baserri Museoak "Mendiak mugitu dituzten emakume piriniarrak" jardunaldian parte hartuko du. Jarduera Online jarraitu ahal izango da. Horretarako aurrez izena eman behar da. Izen ematea dohainik da

Jardunaldi hau Patrim proiektuaren baitan antolatu da. 

PATRIM museo, ekomuseo eta ondarearen interpretazio zentroen mugaz gaindiko sare bat da.
Sarearen helburua  Pirinioetako natura- eta kultura-ondarea nabarmentzea da, mugaz bi aldeetara, garapen jasangarriko ikuspegi bateratuak baliatuz.

Jardunaldi honen leloa "historiak aintzat hartu beharko lituzkeen emakumeen pasarteak" daBizi izan ziren garaiako egoera eta irizpiedak zirela eta ahaztuak eta itzalpean geratu diren zenbait emakumeren pasarteak aurkeztuko dira jardunaldi honetan. Parte hartzen duten museo bakoitzak emakume haien historiaren, lanaren eta ekarpenaren berri emango dute. 

Jardunaldia berez Beaudean herriko Larrey Museoan egitekoa zen. Baina osasun egoera dela eta online bidez egingo da. Jardunaldia goizeko 9:00tan hasi eta arratsaldeko 17:00tan amaituko da. 30 minutuko 11 aurkezpen egongo dira. Horien artean Igartubeiti Baserri Museoak egingo duena Iban Maiz eta Lurdes Odriozolaren eskutik: "Emakume ekintzaileak sagardogintzan".

Hemen egitaraua.

Izen ematea dohain da eta edonork eman dezake izena, honako helbide hauetara idatzita:

musee.larrey@orange.fr, culture.patrimoine@couserans-pyrenees.fr