Maiatzeko ilgoran...

2021/05/19
Maiatzean baratzean lanak egiteaz gain, inguruan ere badugu zeregina. Hain zuzen, maiatzeko ilgoran haltza botatzeko garaia izango da.

Haltzaren izen zientifikoa Alnus Glutinosa da. Gurean oso zuhaitz arrunta da, batez ere taluzetan, lur pobreetan edota umelak hartzen ditu. Hain zuzen, garrantzi handikoa da ziklo hidrologikoa, hau da, urak naturak egiten duen prozesua, erregulatzen du.

Tamalez, gaur egun haltzadiak oso egoera tamalgarrian daude Euskal Herrian. Horrez gain, haltzei sustraietan sinbiosian bizi zaizkien bakterio batzuek atmosferan den nitrogenoa lurrean finkatzen laguntzen dute.

Haltzaren egurra oso preziatua zen urarekin kontaktuan zeuden piezak egiteko. Antza, oso iraunkorra da eta urarekin kontatuan ez omen da hain erraz usteltzen. Erregai gisa ere asko erabili izan den egurra da.

Egur on izateaz gain, abesti bati ere sarrera ematen dio haltzak, eta horrek ere berezia bihurtzen du zuhaitz hau. Galdezka ariko zarete zein den abesti hori, bada XV.mendeko balada zuberoar balada bat: Bereterretxen khantoria

Balada honek tragedia baten berri ematen du: heriotza bortitz bat. Hain zuzen, beaumondarren leinuko buruzagi eta Leringo kondea zen Luis Beaumontekoak agindutan Bereterretxe zaldun agramontarra erahil omen zuen. Beraz, ahaide nagusien gatazka odoltsuaren artean kokatzen da balada hau.

Esan dudan bezala balada hau oso ezaguna izan da Euskal Herrian, baita ere birmoldatua. 1964an Mikel Laboak bertsio bat egin zuen eta Igartubeiti Baserrian jaio zen Iñaki Mendiguren idazleak baladaren lehen hitzak moldatu zituen, honela bere lehen eleberriari izena eman zion: Haltzak badu bihotzik. Igartubeitik beraz badu lotura balada honekin.