Lihoa eta emakumeak
Emakume gehienentzat lihoa ereiteko lursail bat izateak eta ondoren, lihoa lantzeak identitate ezaugarriak zituen eta duintasuna ere ematen zien, beraien gogobetetzerako. Horrela, emakumea aske eta jabe sentitzen zen. Benetazko botere zati horrek harrotasun puntu bat eskaintzen zion. Emakumeek beraiek sortutako buruko deigarriak (beatilak eta estalkiak) erabiltzen zituzten, ikonografiak euskal emakumea antzemateko elementu bereizgarriak bihurtu dituenak. Euskal emakumeentzat lihoa altxor bat izan da.
Lihoak izan duen presentzia historikoak eta ehungintzaren kulturak mendeetan metatu duen karga sentimentalak zalantzarik gabe herri honen pentsamoldean eragina izan dute, poetek eta ohiturak bildu dituztenek interpretatu bezala.
Emakumeek belaunaldiz belaunaldi igorri duten Orixeren Iruleak izeneko poema, gauetan gorua eskuetan zutela behin eta berriz errepikatu izan dutena:
Neskak beretza digu landu linerria,
Hamaika urtetatikan aitak berezia.
Liño-lanetan baita ain ongi ikasia,
Bilduxea bide du ezkontzako ornia.
Mikel Laboaren Oi Pello Pello da beste adibideetako bat:
Oi! Pello Pello logale nauk eta
jinen niza ohera?
Irun ezan eta gero gero gero
irun ezan eta gero gero bai.
Oi! Pello Pello astalkatu diat eta
jinen niza ohera?
Astalka zan eta gero gero gero
Astalka zan eta gero gero bai.
Oi! Pello Pello irun diat eta
jinen niza ohera?
Harilka zan eta gero gero gero
Harilka zan eta gero gero bai.
Oi! Pello Pello harilkatu diat eta
jinen niza ohera?
Jos ezan eta gero gero gero
jos ezan eta gero gero bai.
Oi! Pello Pello josi diat eta
jinen nizan phera?
Argia dun eta, bihar bihar bihar
Argia dun eta, jinen iz bihar.