"Le Greffeur" (txertaketa) artelana

2021/05/13
Udaberria eta nekazariak ardatz dituzten bigarren margo lana aurkezteaz gain, San Isidro eguna dela eta, baserritarrak omentzeko gogora ekarri dugu Jean Francoise Millet artista frantziarraren lana

Igartubeiti Baserri Museoan, Jean Francoise Millet artista frantziarraren Le Greffeur (txertaketa) artelanarekin omendu nahi ditugu baserritarrak, San Isidro eguna dela eta.

Margolari frantzesa nekazari familia batekoa jatorriz, bere lanen erdigunea nekazal mundua izan zen, eta esan liteke nekazalgoaren defendatzaile sutsua ere izan zela. Artista honek, industrializazioarekin eta orduan eman ziren iraultza ezberdinekin  batera landa eremuen huste prozesua bertatik  bertara bizi izan zuen, eta hau dena bere lanetan ikus daiteke.

Le Greffeur edo txertaketa artelanean nekazari famili bat zuhaitz zahar batean adaxka berria txertatzen ageri da. Udaberri garaian egiten den lana da hauxe.

 

nekazari familia bat zuhaitz zahar batean adaxka berria txertatzen ageri dira

 

"Le Greffeur" (txertaketa) artelana

Jean Francoise Millet-en "Le Greffeur"