Landare berezien 10. azoka

2012/04/20 Jarduerak
Apirilak 28 eta 29an Iturrarango Lorategi Botanikoan landare aukera zabala eta ekintza osagarriak Aiako herrian.

Zuhaitz eta zuhaixka apaingarriak, espezie botanikoak, etxe barruko landareak, erraboilak, haziak, kaktusak, bonsaiak, antzinako barazkien barietateak, landare tropikalak, orkideoak... ikusteko eta erosteko aukera izango duzue Iturrarango Lorategi Botanikoan ospatzen den Landare berezien 10. azokan, apirilak 28 eta 29an.

Horrez gain, Aiako plazan, landareekin zerikusia duten hainbat postu, umeentzako tailerrak, gaztelu puzgarriak, globoflexia erakustaldia eta beste zenbait ekintza osagarri ere izango dira.

Azokaren ordutegia bi egunetan 10:00etatik 18:00etara izango da.

Sarrera, 3 Eurotakoa, 12 urtetik beherakoek doan. Bi egunetarako bonua 4 Euro. Sarrerak aparkalekuetan salgai izango dira.

Bi aparkaleku izango dira bat Aian eta bestea Txurrukan (Oriotik gertu). Doako autobus zerbitzu jarraia izango da azoka gunera.

Bestalde, Zarauzko Euskotren geltokitik doako autobus zerbitzua azoka guneraino.

Kontsigna zerbitzua, nahi izanez gero, erostiako landareak kotxeraino garraiatzen dira.

Erabilera anitzeko poltsaren bat eramaten baduzu ingurugiroak eskertuko du.

Azokaren foiletoa pdf-an. 

Informazio gehiago:

 

Landare berezien 10.azoka