Kuiatxoa edo kalabazina
2021/07/12
Barazki hau jasotzeko garaia da. Kuiaren familia zabalekoa da (kalabaza). Berez bere arbasoak Ameriketan dute jatorria, baina gaur ezagutzen dugun bezala Italian sortu zen, XIX. mendean.
Eguzki zalea eta bero zalea dugu. Aldi berean, lurrak aberatsa izan behar du materia organikoan. Hau da simaurra edo etxeko kompost-lurra erruz bota, nahiz zaharra edo berria izan. Kuiatxoak lore oriska bat ematen du. Batzuk harrak eta besteak emeak. Intsektuek, polena lore harretan hartu eta emeetara eramango dute, eta azken hauek emango dute atseginez jango dugun fruitua, lore eme jangarria.
Uzta jasotzeko garaian, txikiagoak daudenean jaso, honela samurragoak egongo dira. Behin bilduta ongi mantentzen da leku lehor eta freskoetan, lasto gainean esaterako.