Koldobika Jauregi joan zaigu

2024/06/17
Hona hemen gure omenaldi xumea

Igartubeiti Baserri Museoan hainbat jardueretan lankidetzan aritu izan gara Koldobika Jauregirekin.

2019an, Telmo Esnal zuzendariaren "Dantza" filmako ekoizpen diseinatzaile gisa, berak diseinatutako jantziak, almutea, kirikoketa eta egurrezko sagarra izan genituen ikusgai, besteak beste, erakusketa batean. Eta Xabier Artolarekin batera bisita gidatua eskaini zuen erakusketara.

Bestalde, "Barne Begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunetik" kultur egitasmoaren barne, martxoaren 28an eta 29an, "Ber(topaketak). Artea, lurraldea eta landa-eremuak" jardunaldietan hizlari bezala parte hartu zuen, Itxurain elkarteak bultzatutako zenbait proiektu interesgarri azaltzen. Ondorengo bazkarian berarekin solasean aritzeko aukera izan genuen.

Alkizan urteetan natur ondarea eta arte garaikidea uztartzen dituzten egonaldiak aurrera eramaten egin duen lan izugarria ere goraipatu nahi dugu Igartubeititik.

Eskerrik asko, Koldobika!!!

Izan dezazula lurra arin.