Kixkurgune inauguratu da Zaldibian
2010/07/20
Inaugurazioak
Goizane eraikinean kokatua, Goierriko nekazariek ekoitzitako produktuak bitartekaririk gabe eta modu zuzenean saltzeko guneak, taberna zerbitzua ere eskaintzen du.
Goierriko Nekazal Kooperatibak kudeatuko du gune berria, eta kontsumitzaileak «goi mailako kalitateko» jaki, osagai eta edariak aurkitu ahal izango ditu bertan. Hala, erosteko lekua ez ezik, jakiak dastatzeko gune eta produktuen jatorriaz informazioa jasotzeko balio izatea lortu nahi dute ekimenaren bultzatzaileek.
Goierriko Nekazal Kooperatibak ehun urteko historia du sektorean, eta Kixkurgune denda zabalduta «beste urrats nabarmen bat» egin nahi dute ibilbide horretan, nekazariek eurek ekoitzitako produktuak «bitartekaririk gabe eta salmenta zuzenaren bidez» saldu ahal izango baitituzte.