Juan Garmendia Larrañagak jaso du Ondare Saria
2011/06/23
sariak
Etnografo eta historialariak bere lan eskergagatik, egindako lanean autodidakta izateagatik, eta bere eskuzabaltasunagatik merezi izan du saria epaimahaiaren aburuz.
Horrez gain, desagertzear zegoen mundu bat jaso eta etorkizuneko belaunaldiei erakusteko izan duen ikuspegi aurrerakoia ere baloratu du epaimahaiak eta baita egindako landa nahiz artxibo lana eta oraindik ere lanerako duen gogoa eta etengabeko jakin nahia.
Saria jasotzerakoan San Juan eta Korpus egunak ekarri ditu gogora, bi festa hauen inguruko xehetasunak azaltzen ditu Bertan bildumako Udako festak argitalpenean.
Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioaren webgune honetan kontsulta ditzazkezue gaika sailkatua bere lan oparoa.