Jasangarritasuna nagusi "Baserri Egunean"
2016/06/14
Jasangarritasun gaiari eskaini diogun jarduera honi, "Ezkio-Itsasoko Zela baserriaren historia eta zaharberritzea" solasaldiarekin eta bisita gidatuarekin eman diogu hasiera. Ondoren, helduek xaboiak egiten ikasteko aukera izan dute, umeek buztina landu duten bitartean. Bazkaldu eta gero Josu Bergarak kontzertua eskaini du.
Ibon Telleriak eta Arkaitz Lasak, (La+Tj arkitektok) Zela baserriaren historia eta zaharberritzea solasaldia eskaini dute eta ondoren, autobusez, Zela baserri bertara joan gara.
Xaboiak egiten ikasi dute helduek Agurtzane Tejadaren eskutik.
Bitartean, haurrek buztina landu dute.
Bazkarian, Bertatik Bertara produktuak dastatzeko aukera izan dugu Urretxuko Jai Alai jatetxearen eskutik.
Eta egun borobil honekin amaitzeko Josu Bergararen kontzertua.