IV. Basherri topaketak

2013/01/04 Baserria
Urtarrilak 26an Azkoitiko Elkargunean, Gipuzkoan martxan dauden Basherri talde eta kooperatiba guztietako herritar eta baserritarrak elkartuko dira.

IV. Basherri topaketa honen helburua Basherri Sarea sendotzea da. Talde dinamika ezberdinen bitartez, esperientziak konpartitu eta sortzen ari den Basherri Sarea indartzea da asmoa.

Elikadura burujabetza eta Agroekologiaren alde lanean diharduten EH Kolektiboa eta Hazien Sarearen aurkezpenak ere bertan izango dira.

Egitaraua: 

  • 9:30: Ongi etorria
  • 10:00 Aurkezpenak
  • 11:00 Taldeak sendotzen. Talde dinamika
  • 13:30: Bazkaria
  • 15:30: EH Kolektiboaren aurkezpena
  • 16:00: Hazien sarearen Etnobotanika proiektua
  • 16:30: Basherri Sarea sendotzen. Talde dinamika
  • 18:00: Amaiera

 

Bazkarirako izen ematea: urtarrilaren 18a baino lehen basherriak@gmail.com helbidean.

 

IV. Basherri Topaketak