Inaziotar bidea

2015/07/30
Inaziotar Bideak Loiolako Inaziok 1522an bere jaiotza herritik Manresara egindako bidaia irudikatzen du. Ibilbide osoak 675 km ditu eta ibilbidearen Euskadiko zatiak 150 km ditu.

Ignaziotar Bideak, ibilbide luzeko beste bide batzuek bezalaxe, bidaia esperientzia batez ez ezik, garapenerako eta barne azterketarako esperientzia batez gozatzeko aukera ere ematen du. 

Ignaziotar Bidearen aurreneko etapetan, malda handiko mendi bideak, basoak eta espazio naturalak igaro behar dira; horietako batzuk espresuki babestu gisa izendatutakoak.

Loiolako Santutegia dugu bidaiaren abiapuntua. Toki sinbolikoa da Jesusen Lagundiarentzat, eta baita Gipuzkoarentzat ere. XVII. eta XVIII. mendeen artean eraiki zen; zehazki, 1491. urtean Loiolako Iñigo jaio zen Dorretxearen inguruan. Han igaro zuen, hain zuzen, guduan egindako zaurien eriondo luzea, eta bertan eman zuen, bere hitzen arabera, "arma eta emakume jolasen zalea" zen soldatu izatetik elizgizon izaterako jauzia.

Euskadiko zatia 7 etapa ezberdinetan egin daiteke:

  • 1. etapa. Loiola – Zumarraga (17,3 km). Garaiera aldea: 478 m. 4h 10’ 
  • 2. etapa. Zumarraga – Arantzazu (19,3 km). Garaiera aldea: 961 m. 6h 30’ 
  • 3. etapa. Arantzazu – Araia (16,5 km). Garaiera aldea: 772 m. 5h 50’ 
  • 4. etapa. Araia – Alda (20,8 km). Garaiera aldea: 772 m. 6h 20’ 
  • 5. etapa. Alda - Santikurutze Kanpezu (18,1 km). Garaiera aldea: 164 m. 4h 20’ 
  • 6. etapa. Santikurutze Kanpezu - Guardia (31,5 km). Garaiera aldea: 808 m. 8h 30’ 
  • 7. etapa. Guardia - Navarrete (19,6 km). Garaiera aldea: 190 m. 5h’

Etapa bakoitzaren mapa eta bertako herrietan dauden zerbitzuak. 

Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako lurraldeak igaro behar dira Navarretetik Manresara iristeko. Informazio gehiago. 

Inaziotar bidea

Inaziotar bidea