Imanol Manterolak eta Unai Larrañagak lortu dute argazki bildumarik onenari saria
Gorka Salmeron, argazkilariak,Ikatza elkarteko Carlos Mediavillak eta Ascen Gonzalezek, Argazki elkarteko kideek osatutako epaimahaiak erabaki duenez, helduen mailan, Imanol Materolak aurkeztu du bildumarik onena eta gazteen mailan, berriz, Unai Larrañagak.
Imanol Manterolaren argazkietako bat
Unai Larrañagaren argazkia
Beatriz Ruizek lortu du bigarren saria eta Juan Joxe Agirrek hirugarrena helduen mailan eta gazteen mailan, bigarren saria Malen Aiastuirentzat izan da eta hirugarrena Jon Elosegirentzat.
Lehiaketan parte hartutako 20 pertsonek (15 helduk eta 5 gaztek) hiruna argazki aurkeztu dituzte, guztira, beraz, 60 argazki izango dira ikusgai interpretazio zentroan 2012ko urtarrilaren 8rarte kokatua dagoen erakusketan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu epaimahai lanetan aritu diren argazkilariei baita lehiaketako partehartzaileei ere. Datorren urtean ere lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Saridunei zorionak.