Ilargiaren eragina egurrean baieztatua

2016/04/14
"Egurraren inguruko jakinduria eta jakintza" izeneko jardunaldietan aurkeztu berri duten ikerketa zientifiko baten arabera. Apirilaren 13tik 15era ospatuko dira hitzaldi eta aurkezpenak, Hernanin, Pasaian eta Donostian. Igartubeiti Baserriko egurrek 500 urte baino gehiago diraute zutik, gure arbasoen jakinduriaren lekuko.

Ilargiak egurraren mozketan eragina duela aztertu dute modu zientifikoan lehen aldiz. Aspaldiko jakinduriak oinarri zientifikoa duela frogatuz. 

Igartubeiti baserriaren egur egiturak eta dolarearen habeek bost mende zutik diraute. Garai hartan, udazkenean, ilbeheran eta arratsaldeko azken orduan mozten zuten egurra. Hiru momentu horiek bat egiten dutenean egurraren izerdiak beheruntz egiten du, kalitate oneko zura lortuz. 

Egurraren inguruko jakinduria eta jakintza izeneko jardunaldietan, Tknikak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu berri duten ikerketa zientifikoak hala frogatu du. Apirilaren 13tik 15era bitartean ospatuko dira hitzaldiak Hernanin, Pasaian eta Donostian. 

Programa

Eitbko Gaur Egun Albistegian Igartubeiti baserria azaltzen da aspaldiko jakinduriaren lekuko. 

 

Ilargiaren eragina egurrean baieztatua

Igartubeitiko haritz zurezko zutabe handiak