Ikusmen irisgarritasun neurri berriak
2022/03/17
Igartubeiti Baserri Museotik irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko hartu dugun konpromisoan, etengabe lan egiten dugu pertsona guztiei sarbidea eta parte-hartze kulturala errazteko
Gure irisgarritasun-planari jarraituz, seinaletika irisgarria jarri dugu kanpoaldean eta museo-gunearen zerbitzuetan.
- Kanpoaldea: aparkalekutik Museoaren sarrera nagusira doan igogailura arteko ibilbidea adierazten duen ukipen-orientazioko planoa, Interpretazio Zentroan. Braillea, goi-erliebea eta QR kode eskuragarriak ditu (irakurketa irisgarria eta audio-edukiak).
- Sarrerako atea. Interpretazio Zentroa: kristalezko ate automatikoan seinaleztapen-bandak daude.
- Seinaletika irisgarria eta inklusiboa komunetan.
- Laguntza optikoak: Museoaren harreran laguntza optikoak eska daitezke, hala nola lupa handigarriak, ikusmen-irisgarritasuna hobetzeko.
Patrim+ (Interreg Poctefa)-k diruz lagundutako seinaletika.