Ikus-Berriz-Bizi Programa

2015/02/03 Egitasmoak
Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoak eta Untzi Museoak Gordailuarekin lankidetzan ekoiztutako eta publiko mota ezberdinei zuzendutako ondarearen interpretaziorako hezkuntza proiektua.

Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoak eta Untzi Museoak Gordailuarekin lankidetzan ekoiztutako eta publiko mota ezberdinei zuzendutako ondarearen interpretaziorako hezkuntza proiektua.  

Igartubeiti Baserri Museoan programa honek Vídeo Xprés 12tik 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra hartuko du otsailak 20an, 10:00etatik 14:00etara. 

Baserria eta bere ingurunea protagonista nagusiak izanik, gidoia sortu ondoren, ikasleek talde ezberdinetan film laburra egingo dute. Talde bakoitzak baserria gaia izanik gidoi-istorioa sortuko du. 

Talde itxia, Urretxu-Zumarragako Garaialde Lizeoko DBHko ikasleei zuzendua. 

Otsailak 21ean, 16:30etatik 18:30etara, familentzako Gure kaxa ilustratua tailerra izango da.  

Ondarearen eta sormen artistikoaren bitartez, talde txikietan familia nortasuna landuko da Parte hartzaileek Kaxa-ontzia diseinatuko dute  ilustrazio edo collage tekniken bitartez.

Tailer kolektiboa, 4tik 12 urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei zuzendua. Prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. 

Izen-emateak.  Toki mugatuak, gehienez 6 familiek parte hartu ahal izango dute. 

 

Bi tailer hauek Bitartean. Arte eta Hezkuntzak eskainiko ditu. 

Martxoan, programa honen barne, Zumalakarregi Museoak Ondarea, museoko bilduma tailerra antolatuko du , Ormaiztegiko Herri Eskolako ikasleentzat. 

Era berean, apirilean, Untzi Museoan DBHko 1. Zikloko ikasleei zuzendutako Ondareaz. Itsas ondarea tailerra izango da.