Igartubeitiko landare jangarriak eta hauen erabilerak ezagutzen
Igartubeiti Baserri Museoak, Ignaziotar Lurraldea egitasmoaren barne, "Landareen sekretuak" bisita tematiko eskaini du uztailak 24ean.
Parte hartzaileei baserriko atarian egin zaie harrera liburuxka eta arkatza banatuz eta bisitaren nondik norakoak azalduz.
Ondoren, baratze inguruan bi landareen ezaugarriak eta erabilerak ezagutu dituzte bertaratutakoek. Ibilbidea pik-nik gunean jarraitu eta interpretazio zentruko sagarrondoetatik baserriruntz doan bidea hartuz, bertan beste landare jangarri batzuk ezagutzeko aukera izan da.
Eta amaitzeko, baserri atarira itzuli, bertan, dastaketa egiteko. Parte hartzaileak intxusa freskagarria gustura edan dute, baita oliba patea plantainarekin eta gazta asun txingortu tostada dastatu ere.
Gogoratu bisita hau asteartetik igandera egiteko aukera dagoela, 11:30etan, horretarako, aurrez izena eman behar da hiru egun aurretik 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.