Igartubeitiko habe-dolarearen funtzionamendua Biba Zuek saioan

2024/02/13
Habe dolare erraldoia da eraikinaren bihotza, sagardo zukua egiteko erabiltzen zutena. Tramankulu izugarri honen haritzezko habeek ezartzen zuten etxearen garaiera eta luzera

Nola jartzen da martxan Igartubeitiko dolarea? Etb1eko Biba zuek saioan Aritz Ganboaren laguntzarekin habe dolarearen funtzionamendua azaldu genuen.

Prentsa mota honen teknologia ez zen Euskal Herriko asmakizuna izan. Badirudi Siriako lurraldeetan duela jatorria, baina zibilizazio erromatarra izan zen bere nekazaritzako ustiaketarako sistema hau zabaldu zuena, olioa eta ardoa egiteko. Erdi aroko kristau monasterioetako upategietan iraun zuen eta monjeak izan ziren nekazairei erakutsi zietenak. 

Sagar zukua egiteko dolare handi horren barruan egin zuten beren bizilekua milaka euskal nekazari familiak.