Igartubeitiko habe-dolarea

2020/10/07
Igartubeitiko habe-dolarea da baserriaren bihotza, garai honetan, urtero martxan ipintzen duguna

Igartubeitiko dolarearen egur egitura

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bere egitura ikusgarrian aipagarri dira pieza bakarreko zutoinak, originalak, baserria zaharberritu aurretik zeudenak, zorutik estalkiraino iristen direnak; erdiko zutabe bikoitzak, hauek ere originalak, berniak, dolareko habea egokitzeko; habea, torlojuzko ardatza, azkoina, harria, pats-aska eta sobigainoak.

Igartubeitira ekarritako Lapurdiko haritza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Habeari dagokionez, baserria zaharberritu zenean berria ipini zen, urteen poderioz errez apurtzen zelako. Haritz zurezko habe berria egiteko, 10 metro luze izateaz gain sekzioak ere metro erdi inguru hartzen baitzuen koadroan, zuhaitz egokia Lapurdin bilatu behar izan zen, zeren eta ohiko hornidura basoetan ez zegoen hain ale handirik. Zuhaitza bota, zerrategian eskuairatu, garraiatu eta baserrian jarri arteko prozesu osoan jarraipen zorrotza egin zen, eta behar moduan dokumentatu zen gainera, zaharberritze prozesuan sartutako beste elementu guztien elaborazio-zikloak dokumentatu ziren bezalaxe.

Igartubeitiko dolarearen habea

 

 

 

 

 

 

 

Prentsa-habearen albo batean, urkatxoa (torlojua) eta azkoina daude eta beheko pisuan, baserriaren sarreran, pisua. Dolareko ardatza goiko oinetik behekora igarotzen da, eta lotu egiten zaio lurrean dagoen harrizko pisu handiari, sukaldeko albo batean.

Igartubeitiko dolarearen ardatza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Dolarearen ardatza, urkatxoarekin eta azkoinarekin

Pisua bera ere propio landu behar izan zen, bertako harri trinkoz, ofitaz hain zuzen, eta kontserbatutako beste pieza batzuk ikusirik deduzitutako krokadura-mekanismoa prestatu zitzaion. Esfortzu guztiak lotzen eta mailakatzen dituen ardatzaz, behar duen moduan, landutako zurez egina da, nahiz heresia izengabe batez zur tropikala erabili den, erabil zitezkeen hemengo bertako zurak baino askoz egonkorragoa delako.

Igartubeitiko dolarearen pisua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Beheko solairuan dagoen pisua

Pats-askak 28 m2 hartzen ditu. Bertan kokatzen da jotako sagarra eta honen gainean hodiak, pats-oholak eta giltzak.

Igartubeitiko dolarearen pats-aska

 

Igartubeitiko habe-dolarea

Igartubeiti baserriko dolarea