Igartubeitiko dolarea kargatzeko prozesua

2020/10/16
Sagarra pisoiekin jo ondoren, patsa askan zabaldu eta egur mota ezberdinez osatutako piramide moduko bat ipintzen zaio gainean, ondoren, ardatzari birak ematen zaizkio goiko habeak presioa eginez eta patsa zukutuz.

Patsa Igartubeitiko dolareanPisoekin jotako sagarrari patsa deitzen zaio. Patsa, dolare-aska barruan zabaldu eta gainean hodiak jartzen dira, zukua errazago isur dadin. 

Patsa eta hodiak Igartubeitiko dolarean

Hodien gainean, pats-oholak ipintzen dira, ohe gisako bat eginez eta gorago, berriz, sekzio karratua eta muturretan heldulekuak dituzten enbor handi batzuk, trumukoak edo giltzak, elkarren gainean jarrita palanka handiaren indarra banatuko duen piramide bat osatu arte. Goian ipintzen den azken piezari apoa edo apotea deitzen zaio, txerriaren arraren izen berbera, agian izan daiteke giltzak baino txikiagoa baina lodiagoagoa delako. 

Igartubeitiko dolarea kargatuta