Igartubeiti zinema areto bilakatu da asteburuan
Museoko Zinemateka proiektuaren barruan Zinema eta Landa Eremuko Emakumeen Ziklo Nazionala hartu genuen, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak antolatzen duen 7. edizioan. Filma eman genuen eta ondoren Estibaliz Urresola zuzendariaren presentzia izan genuen jarraian antolatutako solasaldian.
Igartubeiti Baserri Museoak lehen aldiz parte hartu du ziklo nazional honetan eta publikoaren erantzuna oso positiboa izan da. Plaza guztiak beterik, gerturatu zirenek filmaz gozatu ahal izan zuten eta Igartubeitiko espazioak eskeintzen duen gertutasunaz baliatuta giro eta elkarrizketa polita sortu zen guztien artean.
Pelikularen nondik norakoak eta honek jorratzen dituen hainbat gai izan ziren solasaldiaren hizpide, hala nola trans haurtzaroak, landa eremuaren eta bertan bizi direnen irudikapena eta euskararen erabilera filman.