Igartubeiti zaharberritzerakoan egiazkotasunaren alde apustu egin genuen
Ramon Ayerza Igartubeiti baserria zaharberritu baino lehenago zuen itxuraz hitzegiten du bisita gidatuan, baita zaharberritze prozesuan burututako fase desberdinei buruz ere: pieza guztiak nola identifikatu, desmuntatu, nolako tratamendua egin zioten egurrari, baserria nola erantsi zuten eta harri-hormak nola mantendu zituzten.
Egurra aztertzeko zenbait metodoen berri ere ematen du Ayerzak, bere ustetan datu interesgarri asko eskaintzen dituztenak.
XVI. mendean Gipuzkoak bizi izan zuen egoerari buruz ere hitzegiten du, burdinolak eta sagardoa aipatuz, besteak beste.
Baserri barneko ibilbidean, sukaldean hasi, logeletan jarraitu eta tolarean amaitzen du bere bisita.
Bisita gidatuaren bideoa, gaztelaniaz.