Igartubeiti, TV3ko Thalassa saiokoek Albaolako Xabier Agoteri egindako erreportaian

2011/03/31 Itsas ondarea
Xabier Agotek, Albaola Itsas Kultur Erakundeko arduradunak, urteak daramatza Euskal Herriko itsas ondarea mantentzen, babesten eta ezagutarazten. Helburu horiekin egitasmo asko burutu ditu, besteak beste, Ameriketatik eta Apaizac Obeto. Eta TV3ko Thalassa saiokoek egin dioten erreportai honetan ikusiko duzuenez, proiektu gehiago ditu buruan.

XVI. mendeko baserritarrek itsasoarekin izandako harremanetaz eta hauek edaten zuten sagardo kopuruaz hitzegiten du Xabier Agotek, Albaolako arduradunak, TV3ko Thalassa saioko erreportairako Igartubeiti Baserrian egindako elkarrizketan. 

Igartubeiti Baserriaz gain, Agorregiko burdinolako irudiak ere azaltzen dira erreportaian, burdingintzak itsas ondarean izandako garrantzia azaltzeko. 

Xabier Agoteren hastapeneko irudiak ikus ditzakegu eta ordutik orainarte burutu dituen egitasmo guztien berri ere eskaintzen digu erreportai bikain honek.

;