Igartubeiti PATRIM + sareko Irisgarritasunari buruzko Jardunaldian, Colungoko Udalean

2019/11/27
Igartubeititik azaroak 21ean ondorengo jardunaldian parte hartu dugu, "Jornada de Accesibilidad en Centros de Interpretación y Museos", Colungoko udalean eta "Centro del Arte Ruprestre del Parque Cultural del Río Vero"-n, PATRIM+ sareko ekipamenduan.

Jardunaldi hau Equalitas Vitaeko zuzendaria den Izaskun Benitok, Luis Casadok, Iddeas-eko zuzendariak eta www.sillerosviajeros.com blog-aren administratzaileak, Francisco Garridok eskaini dute.
Goizean, desgaitasun mota ezberdinak, praktika onak eta irisgarritasun-diseinu unibertsalen zerbitzura dauden tresna eta teknologia berriak ezagutzeko aukera izan dugu. Ondoren, desgaitasun ezberdinak dituzten pertsonak nola tratatu behar ditugun azaldu digute, praktika ezberdinak eginez.

Oso jardunaldi interesgarria izan da eta merezi izan du bertan parte hartzea, zorionak hizlariei eta antolatzaileei.

Igartubeitin, Guztientzako Museoa Plangintzarekin aurrera goaz, Elkarturekin lankidetzan.

Igartubeiti Zure Eskura, Zentzumen esperientzia berria diseinatzen ari gara, Igartubeiti Baserri Museoa pertsona guztiei hurbildu asmoz, beraien ahalmenak alde batera utzita.
AFAGIrekin lankidetzan.

Irisgarritasun plangintza aurrera doa, urrian bi gurpildun aulki erosi genituen eta beharra duten pertsonen eskura daude. Sarrerak erosten diren tokian, harreran eskatu ahal izango dira.

Igartubeiti PATRIM + sareko Irisgarritasunari buruzko Jardunaldian, Colungoko Udalean

Irisgarritasun jardunaldia Colungo, PATRIM+