Igartubeiti "Gure lurra" topaketan

2017/12/05
Igartubeiti Baserri Museoa "Gure lurra", baserritarren eta hiritarren arteko topagunean parte hartzen ari da Donostiako Kursaalen

Igartubeiti Baserri Museoak, lehen sektoreko eragileak beren etorkizunari buruz gauzatzen ari diren partaidetza prozesuaren barruan, "Gure lurra" topagunean parte hartzen ari da. 

Bertan, Lehen Sektorearen Partaidetza prozesoa aurkeztu ondoren, Rigoberta Menchúk, Guatemalako lider indigenak, hitzaldia eskaini du. Bere esanetan, "dena dator lurratik. Gizakiok ere lurra gara. Lurrarekin konektatzea osasuna lortzea da. Nahi dugun guztia egiteko gai gara". 

Lurrarteko Antton Olaizolak, Goenaga Esnekiak-eko Arantxa Goenagak, Agerre baserriko Balentin Gabilondok, Eguzki Borda baserriko Josu Oiartzabalek eta Alberro Baratzezaintzako Xabier Alberrok lehen sektoreko profesional gisa dituzten esperientziak partekatuko dituzte ondoren. 

Bazkal ondoren, Odile Rodríguez de la Fuente biologaren txanda izango da eta amaitzeko mahai ingurua. 

Topagunea #gurelurra-n jarraitu daiteke. 

 

Igartubeiti "Gure lurra" topaketan

Gure lurra topagunea