Igartubeiti Camarasako Espai Origens-en publikoei buruz eta PATRIM+-eko proiektuaren garapenari buruz hitzegiteko

2019/04/17
Igartubeititik martxoak 28an ondorengo jardunaldian parte hartu genuen, "Jornadas sobre Evaluación de encuestas y anàlisis de público organizadas por el Espai Origens de Camarasa", Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak kudeatzen duen PATRIM+ sareko ekipamenduan.

Hitzordu hau inguruko ekipamenduei zuzendua, Espai Origens-eko erakusketa digitala aztertzeko eta gure proiektuetako bisitarien esperientzia ebaluatzeko metodologia berriak eta konstruktiboak ezartzeko balio izan zigun bertaratutakoei.

Arratsaldean, bisitarien iritziak kudeatzeko ditugun tresnak partekatzeko aukera izan genuen. Guk sortutako tresna aurkeztu genuen, Igartubeiti Baserri Museoan erabiltzen dena, (BIG) Bisitarien Iritzien Galdetegia, baita kultur ekipamenduentzako hain garrantzitsua den gai honen inguruko zalantzak eta kezkak ere.

Hurrengo egunean, martxoak 29an, PATRIM+ proiektuaren koordinazio jardunaldia izan zen. Proiektuaren aurrerapausoei inguruko gai ezberdinak landu ziren: komunikazioa, artisten erresidentzia eta etorkizuneko proiektuak, azken hauen berri eskainiko dizuegu laster.

PATRIM+eko bazkideekin hurrengo topaketa ekainean izango da, oraingo honetan, Esterri d’Aneu-n, Ecomuseu de les valls d’Àneu-n, "Tokiko ondareak eta museoak: erronkak eta etorkizuna" gaiaren inguruan.

Igartubeiti Camarasako Espai Origens-en publikoei buruz eta PATRIM+-eko proiektuaren garapenari buruz hitzegiteko

PATRIM+-eko partehartzaileak Espai Origens eraikuntzaren aurrean, Camarasako bileran