Igartubeiti baserrira bisita, Manu Izagirreren eskutik

2011/08/19
Manu Izagirre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare teknikariak, bisita gidatu berezia eskaini du ekainean, Igartubeiti Baserri Museoaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien barne.

Izagirrek Igartubeitiko baratzeko XVI eta XVII. mendeetako produktuak aipatuz hasten du bisita. Baserriaren zaharberritze prozesuan burututako desmuntaiari buruz eta arkeologi indusketari buruz ere hitzegiten du. XVI. eta XVII. mendeetako eraikuntzaren desberdintasunak eta Igartubeitik bizi izandako bilakaera izan ditu hizpide. 

 

 Indusketa-Erdi Aroko etxolagunea

 

 

 

 

 

 

Baserri barneko espazioei dagokionez, sukaldeko eta logeletako zenbait bitxikeri aipatu ditu.

Bisitaren amaieran, maketaz lagundurik, Igartubeitiko dolareko funtzionamendua azaldu du.

Bisita gidatuaren bideoa, gaztelaniaz.