Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak "Jakintzen Hibridazioa" abiarazi dute, tokiko eragileek eskainitako tailerren zikloa

2025/03/19
Ekimen honek, POCTEFA PATRIM 4.0 proiektuaren esparruan, museoaren inguruneko lanbide tradizionalen transmisio- eta babes-erronkei heltzea du helburu, tailer praktikoen bidez. Lehenengo hitzordua martxoaren 28an izango da, ostirala, Igartubeiti Baserri Museoan, "Jateko aukeratzen dugunaren aztarna" merienda-tertuliarekin.

Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak POCTEFA PATRIM 4.0 proiektuaren "Jakintzen Hibridazioa" ekimena jarri dute abian, lanbide tradizionalei eta horiek mundu garaikidean duten iraupenari buruzko hausnarketa- eta ikaskuntza-espazioak sortzea helburu duen tailerren zikloa. Zikloan herritarrei irekitako saioak izango dira, bertako artisau, artista eta nekazariek eskainiko dituztenak, hainbat gairi buruz: saskigintza, zeramika, elikadura, ehun-diseinua, artea, dantza, erlezaintza, bitxigintza eta natura. Gainera, topaketak antolatuko dira, komunitateen etorkizunean balioak, identitateak, memoria eta kultura transmititzeak duen zereginari buruz eztabaidatzeko.

Ziklo honetako lehen tailerra "Jateko aukeratzen dugunaren aztarna" merienda-tertulia izango da, Biziola bertako nekazarien kooperatibarekin batera, martxoaren 28an, ostirala, Igartubeiti Baserri Museoan. Topaketa honetan, parte-hartzaileek tokiko produktuak dastatu ahal izango dituzte eta elikagai-erabakiek ingurumenean, tokiko ekonomian, gizartean eta kulturan duten eraginari buruz hausnartu ahal izango dute.

Izen-emateak zabalik daude:

  • Posta: igartubeiti@gipuzkoa.eus
  • WhatsApp: 618 00 41 31
  • Telefonoa: 943 72 29 78

"Jakintzen hibridazioa" zikloa barne hartzen duen PATRIM 4.0 proiektua, Europar Batasunak % 65ean kofinantzatutako ekimena da, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. Programa horrek Pirinioetako kultura-ondarea sustatzen du, Espainiako eta Frantziako museo, ekomuseo, interpretazio-zentro eta unibertsitateen arteko mugaz gaindiko lankidetzaren bidez. PATRIM 4.0ren ekintza zehatz honetan, Saint-Lary, Ayerbe eta Igartubeitiren arteko lankidetza gauzatzen da, mugaren bi aldeen arteko lotura indartuz.
2025ean zehar, Igartubeitiko lehen hitzordu honen ondoren, jarduera gehiago egingo dira Saint-Laryn, ondoren urrian Ayerbera joateko. Azkenik, Igartubeitin azaroan egingo diren tailerrekin itxiko da programa. Programazio ibiltari honek lurraldeen arteko lankidetza-espiritua eta jakintza tradizionalen transmisioarekiko konpromisoa islatzen ditu.

2025eko programazioa

  • "Jateko aukeratzen dugunaren arrastoa" merienda-tertulia: martxoak 28
  • "Saskigintza tradizionala" tailerra: apirilaren 12an
  • "Latxa artilea" tailerra: azaroaren 15ean

 

Patrim 4.0_Jakintzen hibridazioa_BiziolaPATRIM 4.0ri buruzko informazio gehiago

PATRIM 4.0 kultura ondarea berritzeko eta sormenez kudeatzeko Pirinioetako sarea Pirinioetako eskualdean kultur ondarea zaintzea eta balioestea sustatzen duen proiektua da. Proiektu honen bidez, ezagutza-trukea indartu eta ondarearen kudeaketa hobetu nahi da mugaz gaindiko lurraldeetan. Sare honetan Aragoi, Katalunia, Hautes-Pyrénées (Frantzia), Nafarroa eta Euskadiko bazkideek parte hartzen dute.

PATRIM 4.0 % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

PATRIM 4.0ren lankidetza

  • Ayerbeko udala
  • Ecomuseu de les Valls d'Àneu
  • Grauseko udala
  • Hoya de Huesca Eskualdea
  • Somontano de Barbastroko Eskualdea
  • Ribagorzako Eskualdea
  • K6 Kultur Kudeaketa SL
  • Zugarramurdiko Garapena SL
  • Commune de Beaudéan
  • Office de Tourisme de Saint-Lary
  • Communauté de Communes Neste Barousse
  • Universitat de Barcelona
  • Universitat Autònoma de Barcelona
  • Euskal Herriko Unibertsitatea