Igartubeiti Baserri Museoak sagardoa egiteko prozesua zuzenean bizitzeko esperientzia berri bat abiarazi du

2022/04/06
Aste Santuan, parte-hartzaileek beren sagar-zukua egingo dute. Museoak familientzako jolasak eskaintzen ditu baserriaren sekretuak ezagutzeko

Igartubeiti Baserri Museoak Aste Santuko programa berezia eskainiko du datozen asteetan, esperientzia sentsorial berri batekin eta baserriko sekretuez gozatzeko jolasekin.

Egin ezazu zure sagar zukua

 

 

 

 

 

 

 

 

Esperientzia sentsorial eta dinamiko berria “Egin ezazu zure sagar zukua” sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarrituta dago.

Parte-hartzaileek sagarren usaina eta zaporea ezagutuko dute, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Bisitariak sagarra txikitzeko egiten ziren musika erritmoak praktikatzeko aukera izango du, kirikoketarekin lotutakoak. Ondoren, azken prozesu hori mekanikoki errepikatuko dute, prozesuaren forma tradizionala eta egungoa esperimentatuz. Birrindu eta prentsatu ondoren, muztioa dastatuko dute, beren lanaren fruitua.

Igartubeitiko piko-pikoa

 

 

 

 

 

 

Bestalde, museoak familientzako jarduera berri bat eskainiko du Aste Santu honetan, baserrian zeharreko bisita ludikoa. Haurrek beren piko-pikoak muntatzen dituzte eta objektuak aurkituz eta haiei buruz ikasiz dibertitzen dira.

Baserriaz gozatzeko aukera ere badago, Martintxoren ikuspegitik, Igartubeiti baserriaren barruko gelak zeharkatzen dituen beste jolas baten bidez.

Gainera, Igartubeitik bere sekretu guztiak ezagutzera ematen ditu goizean eta arratsaldean eskaintzen dituen bisita elebidunetan.

Gomendagarria da aldez aurretik erreserba egitea igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 72 29 78 eta 943 72 51 07 telefonoetan.

Esperientzia berria, “Egin ezazu zure sagar zukua”, ziklo naturala errespetatzen duten hainbat etapatako aurretiazko prozesu baten emaitza da: sagarrondoen zaintza, izerdia aktibatzea, loratzea, fruitua garatzea eta biltzea.