Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak zabaldu ditu ekainak 2an
Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak zabalduko ditu ekainak 2an, publikoa museoaz gozatzeko eta era berean segurua sentitzeko programa berrituarekin. Museoa bera, baita bisita zein jardueren formatuak egokitu egin dira Covid-en aurrean segurtasun irizpideetara eta prebentzio neurrietara.
Igartubeitiren berriz irekitzearen gakoak ondorengoak dira:
- Museoa gune segurua: bisitarien konfidantza berreskuratuz.
- Museo hedatua: museoa museotik kanpo, gune publikora programazioa eta jarduerak ateraz.
- Komunitateen eta talde objektiboen araberako eduki pertsonalizatuak.
- “Mikromuseoa”ren aldeko apustua, hitz gutxitan sekulako historiak eskainiz talde murriztuentzat.
- Museo hibridoa: aurrez aurrekoa + online. Museoa on line, sarri marjinala, museo berrian bultzada berreskuratzen du.
- Museo konektatua: bertako inguruneko sareak berrindartzea. Bertakotik harantz sare berriak arakatu eta ireki. Estatu mailako eta nazioarteko sareak.
Piztu Museoa programapean, Igartubeiti Baserri Museoak publiko ezberdinei egokitutako jarduerak eskainiko ditu 3. fasean. Kanpoko jarduerak izango dira, formatu murriztuetan eta bisitak nahierara.
Igartubeiti baserri museoak bere ateak irekitzen ditu, Emakume ekintzaileak sagardogintzan, aldi baterako erakusketa berriarekin. Erakusketa honek emakume sagardogileak XVI eta XVIII. mendeetan jokatu zuten paper garrantzitsua aztertzen du. Erakusketa osatzeko sagardo munduan emakumeak betetzen duen rolaren gaur egungo ikuspegia eskainiko da online formatuan museoko webgunean.
Musealiak guneari ere hasiera ematen zaio, Gordailuko bildumetako kafe jokoa aurkeztuz, museoko beira-arasetaraino erabilera arrunteko objektu baten bidaiaz jabetzera ahalbideratuz.
Abuztuan, Patrim+ sareak ekoiztutako Mitologia, sinbolismoa eta elezaharretako mundua Pirinioetan erakusketa ibiltaria iritsiko da.
Familiak ginkanaz gozatu ahal izango dute, sagarrondo eta baratzeko ekosistema osatzen duten izaki bizidunetaz jabetuz. Museoko ordutegian “nahieran” egiteko jarduera izango da.
Igartubeitiren ingurunean Areago soinudun ibilaldiak ere eskainiko dira, euskerazko ibilbidea non fikzioak Igartubeitiz jabetzera bultzatzen duen bisitaria. Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Arantza Iturbe kazetariaren kontakizunak gidatuko dute bisita.
Iparragirre ibilbidearen bisitei berriro ekingo zaie, poeta eta musikari ezagunaren jaio zeneko bigarren mendeurrenean, XIX. mendeko landa giroa ezagutzera gonbidatuz.
Segurtasun neurriak (kontsulta itzazu hemen)
Igartubeitik ondorengo neurriak hartu ditu, edukiera erdira murriztea, sarritan instalazioak higienizatzea eta desinfektatzea, bi metroko pertsonen arteko distantzia bermatzeko ibilbideak ezartzea, leihatilan metakrilatozko panelak ipintzea, baita gune ezberdinetan gel hidroalkoholikoak ipintzea ere. Aurikularrak eta ukitzeko elementu guztiak kendu dira eta QR kodeengatik ordezkatu dira banakako erabilpenarako mugikor gailuetan informazioa deskargatzeko.
Era berean museoak elementu grafikoak kokatu ditu bai sarreran zein bisitan zehar musukoen erabilpena derrigorrezkoa dela eta bi metrotako urruntasun pertsonala errespetatu behar dela biltzen duen araudia gogorarazten duten gune amankomunetan ere.