Igartubeiti baserri museoak "Barne Begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunetik" plazaratu du

2023/01/30
Proiektuak egoitza artistiko bat, tailer esperimentalen ziklo bat eta arteari, lurraldeari eta landatartasunei buruzko topaketa bat barne hartzen ditu. Ekimena otsailean eta martxoan garatuko da Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Zerain udalerrietan. Programak, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bitartez, gaur egun landa-ingurunean bizitzeak zer esan nahi duen ikertu nahi du

Ezkioko Igartubeiti baserri museoak otsailean eta martxoan Barne Begiradak proiektua jarriko du abian, Gipuzkoako landa ingurunean garatuko den kultur proiektua, zehazki Gabiria, Zerain eta Ezkio-Itsaso udalerrietan.

Barne Begiradak, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bidez, gaur egun landa-ingurunean bizitzeak zer esan nahi duen aztertzea proposatzen du.

Igartubeiti baserri museoak abian jartzen duen programa Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri eremuetatik kanpoko kultura-eskaintza handitu eta dibertsifikatzeko laguntzek finantzatzen dute.

Barne Begiradak hainbat formaturen bidez garatuko da:

  • “Ars Natura” erresidentzia artistikoa
  • “Jakintzen hibridazioa” tailer esperimentalen zikloa
  • ”Ber (topaketak). Artea, lurraldea eta landa-eremuak” topaketa
  • Proiektuari buruzko argitalpena

Programaren lehen hitzordua igande honetan izan da, urtarrilaren 29an, “Jakintzen hibridazioa” tailer esperimentalen zikloaren lehenengo tailerrarekin, Kotoi moda kolektiboaren eskutik, “Jakintzak ehunduz.” Parte-hartzaileek Bixak izeneko osagarri bat egin dute, tradizioa eta egungo iraunkortasun ekintzak uztartzen dituen josteko tailer esperimental honetan.

“Jakintzen hibridazioa” izeneko tailerren zikloa otsailean zehar garatuko da, eta parte-hartzaileek zeramika, artea, dantza edo gastronomia bezalako diziplinak esperimentatzeko aukera izango dute. Parte hartzaileei landa eremua eta jakintza tradizionalekin duten lotura birpentsatzeko aukera berriak planteatuko dizkie. Programak barne hartzen ditu:

  • Jakintzak ehunduz moda eta birziklapen tailerra (urtarrilaren 29an)
  • Keramikaren sekretuak tailerra (otsailaren 8an eta 22an)
  • Dantza. Land(artea) familian tailerra. (otsailaren 11ean)
  • “Zure platerean hasten da mundua” emanaldia- solasaldia- pintxo potea. (otsailaren 24ean)

Izen ematea igartubeiti@gipuzkoa.eus, whatsapp 618004131 edo 943 72 29 78 telefonoan.

Aldi berean, programaren barruan, otsailaren 13tik martxoaren 19ra bitartean, "Ars Natura" erresidentzia burutuko da Zerainen. Egoitzako proiektuek lurraldean bizitzeko modu berriei buruzko hausnarketak planteatuko dituzte, landako eta hiriko naturak kontzeptu-esparru gisa hartuta.

Bestalde, martxoan “Ber (topaketak). Artea, lurraldea eta landatartasunak” topaketa iritsiko da, Ezkion, Igartubeiti Baserri Museoan ospatuko dena. Esperientzia aitortua duten arte- eta landa-eremuko hainbat pertsonak hartuko dute parte, landa-inguruneetako lankidetza-praktika artistikoak jorratzeko.

Barne Begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunetik proiektuari buruz
Barne Begiradak Igartubeiti Baserri Museoaren lan ildo bat da, 2013an hasitako ondare eta arte arloaren artean. Gizarte berrikuntzaren eta praktika artistiko garaikideen bidez landa ingurunean bizitzeko moduak ikertzea planteatzen du.

2013tik, Igartubeiti baserri museoak lan-ildo hori garatu du, besteak beste, urteko kultur programazioan ildo artistiko bat txertatuz, egoitza artistikoak sortuz eta sorkuntza garaikidea landuz.

2023an bultzada berri bat lortu du, Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri eremuetatik kanpoko kultura-eskaintza handitu eta dibertsifikatzeko laguntzei esker.