Igartubeiti Baserri Museoa barne hartzen duen Patrim 4.0 proiektu europarra onartu da
INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2021-2027 Programaren Programazio Batzordeak, EFA127/01 PATRIM 4.0 proiektuaren ebazpena onartu du, eta Igartubeiti Baserri Museoa proiektu horren parte da.
Proiektua datozen hiru urteetan garatuko da, guztira 1.364.663 €-ko aurrekontuarekin eta INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren 887.030,70 €-ko finantza-laguntzarekin, hau da, EGEF funtsen laguntzaren % 65.
Igartubeiti Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailerako Sare honen bazkidea da 2013az geroztik. Sare horrek Pirinioetako bi aldeetako erakundeak biltzen ditu, Pirinioetako Kultura Ondarearen Zentroetarako elementu egituratzailea izateko helburuarekin, Ondarean ezagutza sortzeko eta transferitzeko proposamen komunen gainean lankidetzan arituz, ondarea/produktua/lurraldea trinomioa kudeatzeko eredu kolaboratibo, berritzaile eta iraunkorra bultzatuz.
Proiektuaren ardatzak honako hauek dira:
- Ondarearen Kudeaketa Integralerako Ereduak Mendiko Lurraldeetan: Museoak eta Lurraldeak, Kalitatea, Prestakuntza eta Dibulgazioa, Jakintzen hibridazioa eta Herentzia kulturala.
- Patrim 4.0, kultura- eta ondare-helmuga. Patrim Helmugak, Pyrenoteca, Artisten Egoitzak, Museo Birtuala eta Erakusketa Ibiltariak.
- Patrim 4.0. Berrikuntza eta iraunkortasuna. Irisgarritasuna, iraunkortasuna, digitalizazioa, esperientzia-turismoa eta familia-turismoa.
Datozen hiru urteetan garatuko diren ekimenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: artisten egoitzen deialdia, ondarea tokiko ekoizleekin eta artisau-ekoizleekin lotzen duten dinamizazio-tailerrak, kulturaren eta ingurumenaren iraunkortasunaren ikuspegitik, eta Ondareari eta Kultur Nortasunari lotutako kalitate-ikur bat sortzea. Era berean, irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna etengabe hobetzeko lanean jarraituko da, jardunbide egokiak partekatuz eta ezagutzak trukatuz. Digitalizazioa eta publikoarekin solasaldiak, batez ere familian oinarritutakoak, beste alderdi azpimarragarri batzuk izango dira.
Hauek dira Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailea Sarea osatzen duten erakundeak: Communauté de Communes Neste Barousse (Grotte de Gargas), Hoya de Huesca Eskualdea/Uescako Plana (Turismo ornitologikoa), Somontano de Barbastro Eskualdea (Parque Cultural del río Vero – Centro de Arte Rupestre, Colungo), Ayerbeko Udala (Ramón y Cajal Interpretazio Zentroa), Grausko Udala (Espacio Pirineos), Commune de Beaudéan (Musée Larrey), K6 Gestión Cultural Enpresa (Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio), Universitat Autònoma de Barcelona – Centre d 'Estudis del Patrimoni Arqueològic (UAB) (Espai Orígens, Camarasa), Bartzelonako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ecomuseo del Valls d Àneu, Musée de l' Aurignacien (Aurignac), Sorginen Leizea Museoa (Zugarramurdi), Office de Tourisme de Saint Lary (Maison du Patrimoine de Saint-Lary Soulan).