Ibilbide eta tailer didaktiko berriak 2017-2018 hezkuntza programan

2017/06/22
Igartubeiti Baserri Museoko hezkuntza programa maila ezberdinei dago zuzendua, eskola kurrikulumaren edukien osagarria izan nahi da eta euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi ziren diren biztanleen eguneroko bizimodua erakusten du. Bestalde, ibilbide bakoitzean Igartubeiti Baserri Museora etorri baino lehenago eta ondoren egiteko jarduera ezberdinak ere proposatzen ditugu.

Igartubeiti Baserri Museoko hezkuntza programak Haur Hezkuntzari, Lehen Hezkuntzari, Bigarren Hezkuntzari, Batxilergoari, Dibertsifikazioari eta Helduentzako Hezkuntzari zuzendutako ibilbide didaktikoak eta tailerrak biltzen ditu.

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoarekin batera ibilbidea ere eskaintzen dugu, bi museo hauen bisita gidatuen bitartez, Euskal Herriko historian XVI. mendetik XIX.menderako ibilbidea egiteko aukera emanez.

Igartubeiti Baserri Museoan urtero ospatzen den Sagardo Astearen hurrengo edizioa urriaren 4tik 13ra izango da. Sagar prentsaketaren ordutegia egunero: 12:00etan izango da, aurretik Zumalakarregi Museoa ikusteko aukera eskainiz. Aurretiko erreserba beharrezkoa da.

Museoko ordutegiari dagokionez, hemendik aurrera, astearteetan ere zabalik izango gara. 

Bisitak egiteko hurrengo telefonora deitu dezakezue 943722978 edo hurrengo helbide elektronikora idatzi igartubeiti@gipuzkoa.eus

 

 

Ibilbide eta tailer didaktiko berriak 2017-2018 hezkuntza programan

Haurrak Igartubeiti Baserri Museoan