#Handia13... argiak, kamara eta akzioa!
HANDIZ idatziriko euskal historia,milaka istorio txikik osatzen dute. istorio txiki hauek, aldi berean izen eta abizen dituzten ilusio, helburu, neke, bizipen, zailtasun, eta garaipenen uzta dira. Batzuetan garaiko testuinguruarekin tentsioan. Hau litzateke HANDIA filmaren ardatza. Altzoko Miguel Joaquin Eleizegi HANDIA-ren historia txikia.
Igartubeiti Baserri Museoak tokia eskaini dio HANDIA filmari, XVI. mendeko dolare baserri zaharra zineko eszenatoki bihurtuz. Baserri honek adierazten duenak, teilatupe berean jaso ditu behin errealitate izan zena eta gaur fikzioaren bitartez biziberritu dena. Beste behin, ondarearen bitartez gaur egungo gizarteaz hausnartzeko aukera dugu iraganetik abiatuz etorkizunera begira.